2012-09-24

Bizkaiko OEE eta Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren Euskara Batzordea

 

Maiatzeko Osasun Biltzarra eta gero, Bizkaiko OEEren eta Sendagileen Elkargoaren arteko elkarlanari jarraipena emateko, datorren irailaren 27an, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Elkargoko Euskara Batzordea lehenengo aldiz batzartuko da Bizkaiko Sendagileen Elkargoan (Lersundi kalean, 9. zk).

Continue lendo

2012-09-21

HATZ TXIKIA HANDITU ZAIT (2)

Artritis psoriasikoa psoriasiarekin batera azaltzen den hanturak eragindako artritisa da. Hasiera batean, artritis erreumatoidearen aldaera bezala hartu bazen ere, egun entitate kliniko bereizia dela onartzen da. 

Continue lendo

2012-09-14

MUSKULU PIRAMIDALAREN SINDROMEA (pyramidalis syndrome)

- Kaixo!! Non duzu mina? – fisioterapeutak galdetu.
- Ba egia esan, ipurmasailean hasi eta belaun atzekalderaino, inurriak izango banitu bezala. Gehienbat jesarrita nagoenean eta kotxean gidatzen oso gaizki nago. – pazienteak erantzun.
- Noiztik daramazu horrela?
- Hilabete pare bat daramatzat, medikura joan eta honek antiinflamatoriak eta erlaxagarri muskularrak bidali eta hartu egin ditut, baina ez dut inolako hobekuntzarik sumatu.Ez dakit zer egin, lanean ordenagailu aurrean jesarrita gaizki nago, kotxean baita era gaizki,…EZ DAKIT ZER DUDAN.

Continue lendo

2012-09-11

HATZ TXIKIA HANDITU ZAIT

Egunon! esan eta Antonio 71 urtetako gizona kontsultara sartu, eta ahulkian eseri da. Ezkerreko eskua mahai gainean jarri du eta hatz txiki erakutsiz, handitu egin zait eta ikutu hutsarekin izugarrizko mina ematen dit.

Orain dela bi hilabete eskumako eskuko hirugarren hatzamarrean hantura izan zuen eta hezueria zelakoan ibuprofenoa hartu zuen. Ondoren ezkerreko ukondoa handitu eta hau ere Antiinflamatorioa hartuta hobetu egin zitzaion. Atzotik hatz txikia handituta du.


Continue lendo

2012-09-10

BAGA BIGA BLOG!


Hemen aurkezten dizuegu Baga Biga Blog! Osasuna 2.0-aren munduan topalekua izateko jaio den gunea.

Azken urteotan informazioa sortu, bildu eta hedatzeko bideak aldatu egin dira eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute, baita osasunaren alorrean ere.

Hori dela eta, ekimen berri honek medikuntzaren eta osasunaren munduan oro har, euskaraz sortutako edukiak aurkezteko plaza izan nahi du.


Continue lendo
 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates