2012-11-22

HAUSTURAK


75 urtetako emakumeari, duela hainbat egunetatik bularreko mina zuela eta, erradiografia hauek egin zitzaizkion. Ez zuen argitzen kolperik hartu zuen edo ez.





Beste hau, 51 urtetako emakumea dugu. Ekaina amaieran kolpea hartu zuen lurrera eroriz eta uztaileko lehenengo astean ospitaleko urgentziara joan zen aldaka batean mina zuelarik. Hiru hilabete gehiago joan dira eta noizbehinkako ondoeza dela eta erradiografia berri hau egin zaio.


 
Zer deritzozue? Ba al dago hausturarik? Eta egotekotan zer neurri gomendatuko genieke bakoitzari?

Mikel Baza Bueno
Familia Medikua

13 comentarios:

  1. Gorka Eskubi. Famili Medikua26/11/12 5:29 p. m.

    Kaixo danori.
    Lehenengo kasuko erradiografiaren kalitatea eskasa da bularrean mina sor dezakeen hezur hausturarik hantzemateko, baina hernia hiatal izugarria ikusten da argi-argi, bere edadeko aortoesklerosi eta kardiomegaliaz aparte. Beraz horrek sortu ditzakeen konpresioak sortu leike kontsultatzen dauen min hori. Kasu honetan, mina hernia hiatalak sortutakoa bada, diagnostikatuta dago, baina tratamendua kirurgikoa danez, bere osasun egoera eta lortu ditzazkeen onurak eta arazoak kontutan hartu beharko genituzke...
    Bigarren kasuan, haustura txiki bat ikusten da pubisaren eskumako adarrean, eta honen tratamendua pazientearen 3 hilabeteko inmobilizazioa litzateke haustura hori bere kabuz konpondu dadin.

    ResponderEliminar
  2. Loitzun Izaola27/11/12 8:32 a. m.

    Kaixo,
    lehen kasuan ez dut ezer argirik ikusten (ez da nik kontrolatzen dudan atala)

    Bigarren kasuan, Gorkak komentatzen duen haustura argia da, baina baita hezur sakroan zerbait arraroa ikusten dut, bitan erdibitua egongo balitz bezela, ez nago zihur. Nik inmobilizazioa bihalduko nioke eta gero fisioterapia jajaja.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Gorka eta Loitzun zuen parte hartzeagatik, ea hau apurka-apurka animatzen den. Agian aste amaierararte luza dezakegu erantzuteko epea ;)

    Egia esan, lehenengo irudiak badu bere tranpa. Izan ere, informazioa faltan dago, baina ahaztu dena eta erradiografiaren irakurketarako sistematika jarraitzea litzateke nire gomendioa. Gainera, galderari erantzuna ematen saiatu, ba al dago hausturarik?

    Bigarren kasuari dagokionez, zuzen zabiltzate, pubisaren adar batean haustura ikus daiteke. Emakume honek duela hiru hilabete izandako kolpearen ondorioa da haustura hori eta dagoeneko hezur berria osatzen dagoela esango nuke nik. Baina, hau al da haustuta egon den adar bakarra, edo ba al dago besterik?

    PD. Badakizue irudiak handitu daitezkeela, ezta? Nahiz eta kalitate txarrekoak izan Gorkak esaten duen bezala. :)

    Zuek esan ta ondo izan.

    ResponderEliminar
  4. Gorka Eskubi. Familia Medikua27/11/12 3:30 p. m.

    Aupa mikelo, bai baliteke lehenengo kasuan 4º eta 5º ezker saihetsetan haustura egotea. Eta bigarrenenan be, zure insistentziaz gidatuta, bi haustura ikusten ditut pubisaren eskuin adarrean, bata goikoan eta bestea behekoan...
    Ia zehozertan asmatzen dugun...
    Ondo izan

    ResponderEliminar
  5. Aupa Gorka, ikusten dudanez gogotsu zabiz.

    Bigarren kasuaren erradiografian, zuk esan duzun bezalaxe, ezkerreko pubisaren adarra eta alde bereko iskionean haustura zeinuak azaltzen dira, nahiz eta hezurra osatzen hasia den dagoeneko.

    Lehenengo kasuari dagokionez, nik ez nuke esango apurtutako saihetsik dagoenik.
    Erantzuna alboko proiekzioak emango dizu. ;)

    Asmatzen duenari saria eman beharko diogu, jeje. :)

    ResponderEliminar
  6. Gaubon danori!
    Bueno, orain erantzutea errezagoa da diagnotiko diferentziala ein dozuelako jada. Bigarren kasua, Gorkak (aspaldiko) esan dauen moduen pelbis hori apurtute dau.75 urteko emakumearen kasuan, nik pentsau, bularrean nodulu bat dekola. Minekin dabilela kontuten hartute, baliteko, bularreko neoplsia izatea eta kontatzen duen min hori, hezur metastasiek erangindakoa izatea, nahiz eta erradiografian lesio litikorik ez agertu. Ez dakit astokeri handia esan doten, baia bueno...
    Erantzunaren zain egongo naz!
    Animo, lan oso ona egiten zabizie blog honekin!

    ResponderEliminar
  7. Eskerrik asko Lander, honek giro polita hartu du.
    Ez dut erantzunak oker edo zuzenak diren esango, eta ostiralera arte itxarongo dugu.

    Laguntza moduan, erreparatu galderari, ba al dago hausturarik? eta erantzuna alboko proiekzioan topatuko duzue.

    Zuen erantzunen zain. Agur bero bat.

    ResponderEliminar
  8. Kaixo denei,

    Egia esan, nik lehenengoan ez dut hausturarik ikusten. Baina egia da ez dela gure (fisioterapeuton) atala, eta baliteke zuen begirada prestatuek nireak baina hobeto ikusitea. Zihur, jeje!

    Bigarrengoan ordea, nahiko argia da pubisaren adarreko haustura, eminentzia iliopubikotik gertu. Eta nola ez, guztiz bat nator Loitzunekin, inmobilizazioa bai, baina ez ahaztu fisioterapia. Kasu honetan fisioterapiak, ultrasoinuekin bidez haustura hori lehenago konsolidatzen lagundu dezake.
    Hemen aurkitu dezakezue honi buruzko metaanalisi bat: http://www.canadianmedicaljournal.ca/content/166/4/437.full

    Animo blogarekin, animatzen hasi dela!
    Agur bat,
    Xabat.

    ResponderEliminar
  9. Arrastion danoi,

    Bai itxura polita blog honena! Hasi da jendea saltsan erradiografiekin eta ni ere animatu egingo naz.

    Lehenengo eta bigarren irudiei buruz ezin dot gauza handirik esan: Ni ere, Xabat eta Loitzun bezala, fisioterapia arloan nabil lanean eta irudi hoietan ezer gutxi antzematen dot. Ez dot hausturarik ikusten eta zeozer esatekotan, ornoetan artrosia dagoela esan neike. Esternoian ere zeozer ikusten dot: manubrio eta gorputzaren arteko distantzia handituta dagoela iruditzen jat, baina ez dakit normala den ala ez.

    Bigarren kasuan berriz, bi hausturak argiak dira, zuek komentatu dozuen bezala.

    Zorionak, bloga oso ondo dago eta.

    Ondo izan,

    Iker

    ResponderEliminar
  10. Aupa Xabat eta Iker,

    Mila esker zuen iritziak azaltzeagatik, eta eskerrik asko Xabat zure erreferentziarengatik. Honezkero, ziur egon ez ditugula fisioterapiaren aukerak ahaztuko.

    Ostiralean argitaratuko dugu erantzun "ofiziala", baina nik uste erreklamaziotarako tartea utzi beharko dugula, izan ere, batek baino gehiagok agian ez du gure epaia ontzat emango.

    Loitzunek blogerako sarrera bi egin ditu dagoeneko, oso interesgarriak gainera. Ez dakit besteren bat aurkeztea pentsatzen ari ote den, guk behintzat asko eskertuko genuke.
    Gauza bera esan zuek bioi.

    Ongi etorriak gure blogera, zuen blogera!

    ResponderEliminar
  11. izaskun aguirre28/11/12 10:27 p. m.

    Gabon danoi

    Zuek esan dozuen moduan, lehenengo radigrafian izugarrizko hernia hiato ikusten da eta hausturari jagokona, niri, albokoradigrafian esternoia apurtuta dagoala emoten deust.
    Zuek esango dozue

    Zorionak, Mikel, bloggagaitik
    urrengorarte

    ResponderEliminar
  12. Gorka Eskubi. Familia Medikua28/11/12 11:36 p. m.

    Oso ona Izaskun, egia da esternoiaren gorputzean haustura dagoela! kostatu da baina nik uste dut gakoarekin eman duzula, zorionak!
    Gorantziak Lander!

    ResponderEliminar
  13. HAUSTURAK

    Heldu gara diagnostikora, eta gara diot, guztion parte hartzearen bitartez aukera diagnostiko ezberdinak azaltzen joan direlako.
    Zorionak Izaskun! Eta mila esker beste guztioi bloga animatzeagatik.

    Hemen doa erantzun ofiziala. Gogorarazi nahi nuke toraxeko erradiografiak deskribatzeko sistematika jarraitzearen garrantzia, bereziki horrelako kasuen aurrean. Helbide honetan tutorial oso interesgarria duzue.
    http://www.mc.uky.edu/education/images/flash/chestnew.swf

    75 urteko emakumearen kasua.
    Lehen eta behin, erradiografiaren teknikari dagokionez. Nahiko ondo zentratu dago klabikula bien arteko distantziari erreparatzen badiogu, nahiz eta eskumako sorbalda gorago dagoen. Gutxi inspiratua dago, izan ere, 7 saihets baino ez ditugu ikusten. Ornoak bihotzaren irudiaren atzetik antzematen diren heinean igorritako erradiazioa egokia dela esan dezakegu.
    Alde bigunetan ez da ez-ohiko irudirik antzematen. Torax-kanpoko hezurretan ez da lesio litikorik ikusten, eta orno dortsal eta lehenengo lunbarretan artrosiaren zeinuak ikusten dira. Diafragma biak maila berean ikus daitezke, eta saihets eta diafragma arteko eremuak libre azaltzen dira. Pleurak garbi daude. Aortaren botoia handitua dago eta diafragmaren gainetik airez betetako burbuila bat sumatzen da, hiatoko hernia batekin lotua egon daitekeena. Diafragmaren azpi eta ezkerrekoa aldean urdailaren maila hidroaereoa ikusten da.
    Alboko proiekzioari dagokionez, aurretik aipatutako ornoen artrosia argi ikusten da, baita azken saihetsek esternoiarekin duten kartilagozko lotunearen kaltzifikazioak ere. Diafragmaren gainetik azaltzen den hiatoko herniari dagokion airezko burbuila argi ikusten da. Aortaren bihurgunea eta beherazko bidea ondo antzematen dira.
    Azkenik, esternoiaren manubrio eta gorputzaren arteko giltzaduraren tarte normala ikus daiteke. Gainera, esternoiaren gorputzaren goiko herenaren eta bigarren herenaren mailan, hezur-kortikalaren etena eta desplazamendua, hezur honen hausturaren seinale direnak, ikus daitezke.

    51 urteko emakumearen kasua.
    Eskuma aldeko pubisaren adarraren haustura, lotura iliopubikotik hurbil eta alde bereko iskionean ere haustura zeinuak azaltzen dira. Bi haustura hauek dagoeneko hezur berria osatzen hasiak dira, izan ere, haustura orain 3 hilabete gertatu zen.
    Aurreko kasuarekin alderatuz, ornoetan ez da artrosirik ikusten eta ornoen arteko espazioak egokiak dira.

    Besterik gabe. Hurrengo batera arte.

    ResponderEliminar

 

BAGA BIGA BLOG! Copyright © 2011 | Template design by O Pregador | Powered by Blogger Templates